Artxiboak

All posts for the month 2009(e)ko Iraila

urriak 3, kaputxa jaia

Published 2009/09/28 by ondarrukogazteasanbladi

urriak3urriak3 heidiurriak3 spicegirls

KOMUNIKAU:

kaputx

ZER EIN ESAN AHAL DABENAK, EZTAU LAATEN IXE ALDATZEN

Egixe esan gauzak argi ikusti ezta etxen gatxe, errepresiñoi nahi dou esan. Ezta azken boladako eraso guztik ikusti besteik: lekitxon zipaiuk euki ben jarreratik hasi, Aitzolen atxiloketiaz jarraitxu eta datorren astin eskualdeko 8 gaztek (tartin Eneko) eukiko daben epaiketa kriminalizatzailik arte.

Gazte asanblada latxeik, urtik daruauz ya esaten gaur egungo sistemik eztabela gure nahi eta beharrixanak asetzen. Dana diruaz eta diruntzako etxen da, eta gu geure ezinegon, burukomin, eta ozta ozta eutsitxako bixi-goguaz, gizartin sujeto ixan biharrenin, elemento ekonomiko bihurtzen gatxue. Pertsonak erosteko eta erosixak ixateko bakarrik balixo douela sinistaraztesku. Kalik, kotxik aparkateko, mendixak, zementoz beteteko, musiki, publizidadi etxeko, gorputzak, kremak emoteko… eta abar luze bat. Mundu aldatzen du eta oso arin aldatzen gainea. Baine aldaketa horretan eztakau zer esanik, merkatuz kanpoko guztik eztauke interesik. Eta hortxe ga gu, gaztik, kapitalismuk zoriontasunik emongo eztozkule sinisten douen zorigaiztokuk. Ixetan sinisti gatxe etxen gazkun hori jente galduoi. Beti ixan bir gazena entzun da entzun gabizenak eta zer esan pentsateko be denporaik emoten eztoskun belaunaldi gizaju.

Hori bai, seixan akordaten diz guaz zeoze aldatzen ahalegintzen gazen bakotxin. Bestelako gauzak sortzen edo gizarte honen inposaketai aurre etxeko konpromisuk hartzen douzen bakotxin, dana geugan zentraten da. Derrepente diñoe buru jundako batzuk gazela, ganora baikuk, lotsagabik, eta apurtzailik. Beste era batea esanda, molesta etxetsauela. Ta bilurrik baik edozein eskusaz erasotzen gatxue. Gaztetxik itxi, ekimenak errementa, kalin akosa…

Errepresiñoik oso arpi ezberdinak hartzetxuz, eskusa asko topatetxuz gaur egungo gizarte larristuk bardin jarratxu daixen. Atxakixak asko beste zeoze nahi daben guztiai egurre inungo erreparo baik emoteko.

Eta eskusa horren artin dakau aspaldixan terrorismune bebai. Honek 8 gaztiok barrure eruteko ibili dabena, adibidez.

Terrorismu bilurre nagusitzi bada, hamen argi da terroristak eztizela antolatu eta gauzak sortzetxuezenak, ez zapalkuntziai beran neurrixan erantzutetsenak bez. Hamen inor terroristi bara beldurran kulturi zabaltzen daben sasidemokratak diz. Mundun ideal amerikanu saldu eta gugandik urteten daben guzti ukatzea derrigortzen gatxuenak. Telebista bidez inoiz zeoze ixatea ezgazela ailako egunero esatezkunak, geure burun ezautzi droga kontestuta bideratzen dabenak, ahue iratxezun bakotxin, porrazu emotetsuenak… azken batin zeuk ein zeinkenaz, zeu zazenaz, bilurre eta damu sentiutea behartzen zatxuenak.

Ezta ahaztu bir bez, zeoze barala, halan da be, barala jenti mobiu eta gauzak sortzeko eztaukena konplejoik, eta honei erasotetsenin jente askok babestu eta laguntzetxuezela.

Baine hori be erasotu dabe gure super-demokratak, presun argazkixak kentzen ibili daben zirko guzti horren testigu. Multak, hostixak, jaxak apurtzea etorri…

Diñoe ezin dizela presun arpixak erakutsi…

Ba bueno, guk eztou argumento zentzuzkoik eztauken zeozerrei erantzuteko argumentuk topaten denporaik galduko.

Errez baten, presuai geure babes guzti erakusteko eta kriminalizazinoi disimulau hau eta demokrazixa diktatoriala salatzeko, gaztetxin kaputxa gaua antolatu dou.

Zuen legik, zuen tabu guztik… eztouzelako nahi eta erakusteko eztotsauela bilurrik kaputxai , eztotsuauelako sinisten. Ero beste era batea esanda, zuek diñozuen bitxartin kaputxak terrorista maltzur deszerebrauk tapateko ibiltxen dile, kaputxa bakotxan barrun pertsona bat dala dakiauela esateko.

Arpixe emoten laga eztotzazuen pertsona bat.

Advertisements