Artxiboak

All posts for the month 2009(e)ko azaroa

Autodefentsa tailerra

Published 2009/11/22 by ondarrukogazteasanbladi

Datorren  abenduak 12, autodefentsa ikastaru egongo da polikiroldegixan. 8 orduku ixango da. 11etatik 15reta eta 16retatik 20reta. Bazkaldu tartin, bokadilotxo bat eingou,(nahidabenak eruti berana ero bestelan pila ein geinke). Ikastaru, 5 euro ixango da. Falta dana gaztetxik ipiniko dau. Eta bueno, jakitxeko zenbat gazen eta hori dana (maximu 20 laun de) jun abisaten jungo zazenan ixenak.

Autodefentsa tailerran esplikazinoi :

“Emakumeok  egunero milaka eraso jasaten ditugu, gizarte bortitz, sexista eta patriarkal baten bizi gara.
Gizarte ordenak emakumeak kontrolatzeko eta menperatzeko indarkeria erabiltzen du.
Egoera honen aurrean, erasoen prebentziorako, autodefentsa dugu baliabiderik eraginkorrena.

HELBURUAK:

– Norberak bere buruarekiko konfidantza landu.
– Biktimaren rola baztertu eta arriskuari aurre egiteko gai garenaren sentimendua uztartu eta landu.
– Erasoen aurrean, oinarrizko teknikak ikasi eta praktikan jarri.

Autodefentsa bi mailatan garatuko da, psikologikoan eta fisikoan”.

*Oharra: neskai zuzendutako tailerra ixango da.  Ulertzen dou neskak eta mutilak, diferente hezitxe ixanaatxik eta egoera ezberdinan aurrin aurkitzen gazelako bixitxan, diferente bixi douzela arrisku eta bildurrak eta, horretxeatxik, lanketi neskak, geure kabuz eingou. Bardin bardin, mutilak, zeuei preokupatetzuen generun inguruko gaixak lantzea bultzatu nahi zatxuau. Bardintasune danon esku da.

Advertisements