Artxiboak

All posts for the month 2013(e)ko apirila

Gaztetxeko zineklube barriro be martxan!!!

Published 2013/04/08 by ondarrukogazteasanbladi

kartela apirila

Lehelengo dokumentala CAUSA 661/52 ixangoda eta Apirilan 14an proiektakoda, baxakun, gabeko 10etan. Dokumentalak 1940ko hamarkadan frankistak heriotz zigorrea kondena eta ejekuta zitxuezen Granadako gerrilero komunista batzun histoxi kontatezku, eta histoxiaz batea dokumentalan autorik gaur egun deitzen dan “memorixa historiku” gogor kritikatendau, baitxe espainiar estatun impunitati be.

661_0

Bigarren dokumentala apirilan 19an proiektakoda, eta 2002ko Hugo Chavezen aurkako estatu kolpe saiakeri herrialde imperialistak zelan burutuben kontakozku eta batezbe masa komunikabidik noarteko papera jokatuben herritxarrak manipulateko ordun. Dokumentalan titulu La revolucion no será televisada ( The Revolution will not be televised) da.


hugo-chavez

Eta apirile umoriaz amaitzeko, El dictador (the Dictator) pelikuli proiektakoda, zeinak ekialde hurbileko herrialde imaginaxo bateko “diktadore” baten abenturi kontakoztun.

the-dictator-takes-central-park_1920x1200_718-wide

Jakin hurrengo hilabetin be zineklubaz segi etxeko asmu dala ta zure parte hartzi edota edozein pelikula edo dokumentalen sugerentzixak baakazu be danak hartukodizela kontun,  domekan 5etan gazte asanblada etorritxe ero baitxe korreo elektronikure idatzitxe (ogaondarru@gmail.com).