Artxiboak

All posts for the month 2009(e)ko abendua

Gabonetako egitarau

Published 2009/12/09 by ondarrukogazteasanbladi

badatozela gabonak, eta aurten be Gaztetxin hamaike gauza etxeko, ikusteko…

GABON

ZORIONTSUAK

OPA

DEUTSUEGU

Gabonak datoz, urtero bezala, eta jendeak erosi egiten du, urtero bezala, eta jendeak gehiegi erosten du, urtero bezala, eta zamarretarako kamioiek gainezka egiten dute. Ganbak, langostinoak eta angulak ihesean doaz, ardiak bailitzan amildegian bera korrika, eta Chanpange konpainiak, bere produktuaren pronuntziazioari buruz hitz egingo digu iluntzeko teleprogramaren batetan, eta urtero bezala, ardoak izango du errua ez daudenen zapore mingotsagatik, eta turismoak behera egingo du krisiaren ondorioz, ta musean arituko gara, eta farloparekin larrutan egitea bezalakorik ez dagoela konturatuko da norbait, eta hirumila ta berreun bonbilek argituko dute olentzero, elur malut urdin eta berdeak, zorionak jartzen duen panela, jerusalenera gidatzen duen izarra, errege maguak, eta energia berriztagarrien aldeko gabon pankartaren bat ere bai. Eta urtero bezala, sorte apur batekin ijitoren batek opari bat egingo dio bere alabari, bigarren eskuko zamardendan harturiko panpin berriegiren bat edo… eta makilak hartu eta abarkak jantziko ditugu, eta gaztaina erreak jango ditugu, eta aita barrezka, eta ama sukaldean, eta umea negarrez osabaren mozkorraz beldurturik, eta gero, triste egoteak ezertarako ez duela balio, eta oraindik euskal herriaz zerbait geratzen dela abestuko dugu, eta elurra mendietan, eta abar eta abar eta abar urtero bezala.

Ta urtero bezala ekologisten batek, gazte independentisten batek, edo olentzerok ikatza soilik banatzearen aldeko kolektiboko idazkariak, zerbait esango dute; somaliako goseteren bat edo entzungo da, egungo harreman ereduetan supermerkatuetako musikek duten paper alienatzaileari buruzko azterketa bat argitaratuko da, ez daudenenganako besarkada frustraturen bat, komertzio justuko produktuen aldeko baserritarren iragarki berria, eta hiru edo lau promesa datorren urterako.

Ba bueno, ez dago ezer errepikatu beharrik, ez dago analisi pedanterik, konklusio unibertsalik, ezta promesarik edo zerbait hobeago aurkitu dugunaren seinalerik… Bonbilek ez dute deus argitzen ya. Eta iluntasun honetan argi pixkat beharrezkoa da.

Girnaldak, supermerkatuak, herriko plazetako gabon arbolak, espekulatzaileak, eta lo goxoan gaudela zer gosaldu behar dugun pentsatzen ari direnak:

SU HARTU DEZATELA!

Antzerkixe gaztetxin!

Published 2009/12/09 by ondarrukogazteasanbladi

Ongo gabonetan, antzerkizaliok bi aukera dakazuez gaztetxin:

1 – Hiru antzerki emanaldi ahalkozuez ikusi (abenduak 18 AULKI HUTSA eta abenduak 20 ZAPATAK eta NIK ERE SAGAR BAT DARAMAT NIRE BAITAN)

2 – Antzerki tailer baten ahalkozue parte hartu Ander Lipuseaz, abenduak 28, 29 eta 30in. (Apuntateko gaztetxetik pasa)

Hamen informazinoi gexaua: