Artxiboak

All posts for the month 2010(e)ko maiatza

maxatzak 22: maskulinidadik

Published 2010/05/17 by ondarrukogazteasanbladi

Advertisements

maixatzak 21: Elikadura subiranotasune lortzeko bidik

Published 2010/05/17 by ondarrukogazteasanbladi

Mundu abixara handixin du. Dinamika ekonomikuk eta garapen teknologikuk planetin distantzixak txikitxu dabez, eta diru, mezuk, pertsonak eta merkantzixak mundo osuai bueltaka dakauz.

Naturi, kulturi, herrixan dibertsitati, oiñarrizko eskubidik…logika neoliberalan menpe daz egun… Geure lurrak,  elikaduri eta elikagaixan ekoizpena be, diru eta produktibitati jainko bihurtu daben sistema kapitalistik atrapa dauz…

Baldintza ekonomiko eta sozialak, multinazionalak inposaten dozkuez eta herrialdik ezin dou geure elikaduri, kontsumo ohitxurak, eta nekazaritza edo arrantza politikaik sortu?

Elikaduri, jateku  eta jateko hori zeinek eta zelan produziuten daben erabakitxeko eskubidi aldarrika birdou!

Honen aurrin Elikadura subiranotasune lortu birdou! Hau de lokalki ekoiztu eta kontsumiuteko ikuspegi global bat sortu!

HONEN SISTEMA KAPITALISTIN AURRIN,  ALTERNATIBA BAT IXANGO LITXAKE, HORTO EDO BARATZE EKOLOGIKUK LANTZI DANON ARTIN!

HORRETAKO LANIN ASTEKO ETA IDEA BARRIXAK SORTZEKO…HORTU DAKAZUEN GUZTIOK ETA EZ DAKAZUENOK…

ETORRI ETA ANIMA DANOk, ZAHAR ETA GAZTE… ONDARRUKO GAZTETXEA:

MAIATZAK 21tin ATSALDEKO 18: 00tan EGONGO DAN HITZALDIRE;

“ Sistema kontsumista honen aurrin, elikadura subiranotasune  lortzeko bide barrixak”.